XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nire herriko tipo bitxiak

JUSTO JUXTUAri beti-ordu orduan iristea gustatzen zaio.

Eskola zortzi t`erdietan hasten da eta bera zortzi t`erdietan juxtu juxtuan iristen da.

Bazkaldu ere beti ordu berean egiten du eta afaldu beti 9-etan juxtu juxtuan, oheratu beti 10 t`erdietan juxtu juxtuan.

Baina burugogorra da Justo Juxtua.

Orain uda da eta erloju guztiak ordubete atzeratu dira.

Ba...... bera, orain beti iristen da ordubete lehenago, gaizki dabiltza erlojuak esaten du.

Burugogor halakoa!

1. Hitz hauen sinonimoak bilatu testuan:
egunero
guztiak
heldu
jan
txarto
ikastetxea.

2. Hitz hauen kontrakoak bilatu testuan:
gutxi gora behera
amaitu inoiz ez
ondo.

MANOLO MOXOLO ez da jendearen gustukoa.

Ez zaio gustatzen ezer egitea baina begira egotea bai.

Inoiz ez du tutik ere esaten eta beti egoten da begira begira, moxoloak bezala.

Oraindik herrian ez dakite nolako ahotsa duen.

Erantzun
1) Zer gustatzen zaio?
2) Inoiz hitzegiten du?
3) Nola egoten da beti?
4) Zer da moxolo bat?
5) Liburua itxi eta kontatu moxoloaren testua?

MARITXU BERRITSUri hitz egitea, eta herriko esames guztiak jakitea gustatzen zaio.

Goizeko bederatziak inguruan irtetzen da etxetik eta bederatzi t`erdietarako herriko berri guztiak jakiten ditu.

Denda guztietan sartzen da eta han egoten da jo ta ke, hitz egiten.

Eta jakina, erosketa guztiak beti ahazten zaizkio dendan eta gero etxean iskanbila ederrak edukitzen ditu senarrarekin.

1) Zenbat urte du Maritxu Berritsuk?
2) Non egiten du lan bere senarrak
3) Ondo konpontzen da senarrarekin?
4) Semealabarik al dauka? Zer egiten dute?

1.9/ bazkaldu 9-etan juxtu juxtuan bazkaltzen dut.

2. 8 oheratu 8-ak inguruan oheratzen naiz.

3. erosketak egin /ahaztu erosketak egitea ahaztu zait.

AHOZKO ARIKETAK.